XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDE BERRIAK Estilo artistiko bereziek ezarritako muga banatzaile bat, teoria mailan esan nahi dugu, egon arren, ezin dugu besterik gabe onartu; orobat, ezin ditugu herrialde guztietako mugimendu intelektualak, ideolojikoak eta politikoak aldi beretan ezarri.

Herrien sentipenak badu aldi bakoitzarekin bat datorren alderik, baina herri batzuetan bizitzeko estilo berriko mentalitate aldaketa lehenago zertzen da, eta honen ondorio bezala, arte berri bati egitura ematen dion jarraibidea markatzen duen espresa bide bat sortzen da.

Geroago, toki jakin batetan jaio den teknika berria, herrialde batetik beste batera iragan ohi da bere pentsakera eta sentikeraren arabera.

Esan dugun hau frogatu nahi balitz, aski genuke esatea, alegia, Europan Erdi Haroak XV. mendean sartu arte badirau (zenbait tokitan XVI.aren hasi arte), Italian XV. mende hontan bertan mugimendu berritzaile bat sortzen da, mendebaldeko eta Europa Zentraleko herrialdeetan alaikiro jarraitua izango dena.

Baina, logiko denez, Italiak ezagutzera eman zuen berehalaxe ihardukera hori.

Berez, bere distira kulturala XIV. mendearen erdiaz geroz haragitzen zetorren, bertako hirien garaialdi ekonomikoaren babesean (Erroma, Florentzi, Milan, Venezia eta Napoles); zatiketa politiko guztiak gainditu ahal izan zituzten eta ekonomia goratu komertzio bizi eta industria oparo bati esker.

Mediterraneo eta Adriatiko itsas portu nagusienek, Genova eta Veneziakoek, Ekialde eta Mendebaldekoekiko harreman komertzial guztien monopolioa zuten, beren merkatu untzi aldera ondo antolatuari esker; berealdiko dirutzak jasotzen zituzten hartatik, eta Konstantinopla, itsas portu inglesak eta flamendarrak harremanetan jarri zituzten, Gibraltar itsasartetik zehar ibiliz.

Faktore ekonomikoaren garrantzia ageri da hemen: aberastasuna arteen desarroilorako oinarri denik eta bikainena bilakatzen bait da.

Bestalde, Literatura bera ere beste moldetan adierazten hasten da.

Erdi Haroan izpirituarekiko gauzak bakarrik goratzeko joeraren ondoan, ederraren konzeptu berri bat da sumatzen.

Gizonak ez du arima bakarrik eder, bere gorputz tankera bera ere eder da; ez du itxaron behar heriotz ondoko gozamen betiraunekoa Paradisuan, baizik eta mundua bera ere atseden tokitzat hartu behar du; zer dela eta bizitz ilun bat eman behar dugu gure bizikera latzaren saria beste munduan hartzekotan, ospea mundu hontan ere iritx dezakegularik?.

Labur esateko: bizitza lehen planuan ageri da, ospe egarria legezko du gizonak, giza baloreak nabari jartzen dira.

Ezaugarri hauk nabarmen egiten dira eta Dante, Petrarka, eta Boccacio, dira italiar Errenazimenduaren aitzindari.

Lehenengoak Divina Comedia delakoan poeta bezala jeinu ezagutzera eman zena, Vita Nuovan maitasun platonikoa agertzen dio Beatriz-i eta eskola berri bati hasiera eman zion, berak Dolce stil nuovo izenez ezagutu zuena.

Petrarkak, Errenazimenduko korronteari bultzada handia emango zionak, bitariko nortasuna du, humanista bezala eta poeta bezala.

Kalder-en irudia, Alemania.